XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ah! baina, esango duzu Zertarako balio du egunean bi aldiz puntuala izatea ez badakit noiz den ordu hori?.

Bueno pentsa dezagun erlojuan zortzirak direla, erlojua 8retan puntuala izango da, erlojuak ordua ondo emango du zortzirak direnean.

Bai, ikusten dut esango didazu.

Ederto, berriz ere ez duzu arrazoirik, orain atera sartu duzun hanka eta ahalegindu zaitez ez gehiago sartzen.

Jarrai dezakezu zera esaten: Nola jakingo nuke zortzirak direla?.

Erloju batek ez dit esango.

Lasaitu, zuk badakizu zortzirak direnean erlojua ondo dagoela, ederto, orduan beste hau egin behar duzu, ondo begiratu erlojua eta ordua ematen duen momentuan zortzirak izango dira.

Baina... esango duzu, nahiko baina da, hobeto izango da zure alferrikako pentsakera hori uztea, beti gertatzen den gauza bat denez gero.

Gehiago galdetzen baduzu gehiago urrunduko zara egiatik, hobeto izango da orduan isiltzea.

Hau izan da bere arrazonamenduen erakusgarri bat.

Hauetako arrazonamenduen ondoan L. Carrollek buruketa batzuk agertzen dizkigu, eta honetako bi planteatuko dizkizuet.

Lehenengoa hau da: Kgovjni Gobernadore Agintariak bazkari txiki bat eman nahi du eta hortarako, bere aitaren koinatua, bere anaiaren aitaginarrebaren anaia eta bere koinatuaren aita gonbidatu ditu.

Zenbat gonbidatu eduki zituen?.

Lewis Carroll buruketa hau planteatu baino lehen luze hitz egiten du gobernadorearen zekenkeriaz.

Bere idazlanetan ikusten dugun beste buruketa bat hau da, eta nahiz eta datu batzuk falta direla pentsatu ebazpena baduela eta bakarra, gainera.

Buruketa ondoko hau da: Bi mendizale goizeko zortziretan irten, gailurrera ailegatu eta etxera etorri dira.

Etxera eguerdiko ordubietan puntuan ailegatu dira.

Hau da bakarrik haiek zekitena.

Zenbat km. egin zituzten eta zein ordutan ailegatu ziren gailurrera galdetuz gero ez zekiten erantzuten.

Bazekitena zera zan: aldatz gora zen lekuetan orduko 3 km. egiten zituztela leku lauan orduko 4 km. eta aldatz beheratan orduko 6 km.

Zenbat km egin zituzten eta zein ordutan ailegatu ziren gailurrera?.

Lewis Carrollen beste alde bat logika, silogismo eta absurdoarekiko pasioa edo grina da, hau erakusten duen bi buruketa emango dizkizuet.

Lehenengoa, katu batek Aliziari bera erotuta dagoela agertzen dio.

Aliziak galdetzen dio: nola dakizu erotuta zaudela?.

Hasteko, erantzun dio katuak, jakingo duzu txakurrak zerbait ez duenean nahi kurrinka egiten duela eta pozik dagoenean buztana mugitzen duela; ni pozik nagoenean, berriz, kurrinka egiten dut eta asarratzen naizenean buztana mugitzen dut, hortaz erotuta nago.

Zergatik da okerra katuaren arrazonamendua?.

Dena dela, katuaren planteamendua horren eroa da, hori egiteko nahiko eroa egon behar duela halaz eta guztiz ere zeuk aurkitu behar duzu zein den arrazonamendu honen okerra.

Orain bi silogismo esango ditugu.

Lehenengoa hau da: Gizon denak hilkorrak dira.

Socrates gizona da.

Socrates orduan hilkorra da.

Hau egi biribila da.